XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bitoriano Gandiagari gutuna

Bitoriano, udaldi bero honetan zure Denbora galdu alde nire irakurgai.

Eta Momo; Michael Ende-ren Momon.

Eta Tagasteko Agustinen Aitorkizunak.

Orixek itzuliak.

Hiru liburu horien giroan jarrita, atsegin zait paperezko ahotsgoragailu honen bitartez burutapen bat eta meditazioa zure eta irakurleen mahai honetara ekartzea.

Hara hemen nire burutapena: denbora galdu ala irabazi, galdu ala berreskuratu... da egin beharreko?

Galdu... irabazi... gauza berbera da esan nahi duguna, agian.

Behar bada, Momo izeneko nobelan bezala arre koloreko gizonek lapurtu digute denbora, harrapatu egin digute.

Matxin prakagorri gaiztoak Jainkoari sua lez.

Eta jaka haundidun Momo neska koskor ezjakin inozoaren eskutik eskuratu ahal ukango dugu.

Agustinek Jainko misterioa bezala.

Nortzu ote dira gure kasuan denbora lapurtu ziguten arre koloreko gizonak?

Eta hara nire meditazioa.

Bitoriano, Arantzazuko harrarte, harrate eta harritik ozen azaldu zatzaizkigu igarle, darabilgun denborari seguru igarriz.

Gaisorik nago izan da zure deihadarra.

Eta euskal letren katedrak ez gehiago giza muinetako masturbaketarik dioen une berean, zuk, hurrengo pausoa emana duzu.

Eta neokontzeptismo eta neokulteranismo guztien gainetik, egia laua, bi hitzetako egia laua, karraisia eman diguzu: Gaisorik nago.

Eta zuk Arantzazuko harrarte-harratea duzu deigailu eta Arantzazuko harria katedra.

Zu jaio zinen urte inguruan Bizkaiko beste poeta haundi batek oihu berbera bota zigun. Jokin OTAEGI.